XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1894, Irailak 25.

Jainkoak bere buruaren emaitza egiten dio.

Batasun-aldi honek hiruren bat hilabete dirau bakarrik.

Sorazu berak ematen dio azkena.

Arrazoia: egoera hartan ez baitzekien jendearekiko har-emanetan nola portatu.

Aro luze bat hasten da gero Jesusen bizitzeko misterioen hausnartzeari eskainia.

1895. Komentuan konponketak egin behar direla eta, komunitate osoa Valladolidko beste komentu batera aldatzen da, Jesus Mariakora, alegia.

1898. Komunitatea berriz ere bere komentura itzultzen da.

1903. Arimako Zuzendari bat hartzea beti gerotik gerora luzatzen baitu, Jainkoa haserre azaltzen zaio.

Orain hasiko da Sor Angeles arimako Zuzendarien ardurapean egoten.

1904. Sor Angeles, Abadesa hautatua.

Hil arte iraungo du karguan, hiru urtetik hiru urtera berriz hautatzen dutelarik.

1910. Aita Mariano kaputxinoak bere Aita jatorrak hartzen du arima honen ardura.

1911, Ekainak 10. Hirutasun Sainduak bere buruaren emaitza egiten dio.

Oraingo hau iraunkorra izango da.

Hemendik aurrera Jainko Bakoitz eta Hirukoitzaren tasunak izango ditu hausnargai eta bazka, geroago Jainko Seme gizon ere eransten zaiolarik.

1913. Apezpikutegitik hartzen du ofizio bat, Aita Marianorekin komunikapen izatea galerazten zaiola.

1920. Cos Artzapezpikua hil eta, baimena ematen zaio berriz ere Aita Mariano Zuzendaritzat har dezan.

Binbitartean beste bi Zuzendari izan zituen: Aita Narziso frantziskotarra eta Aita Alfonso domingotarra.